Mikel Aranburuk 400 partida jokatu ditu Realarekin

Uztarria.eus 2011ko urr. 27a, 13:10

Atzo, asteazkena, Levanteren kontra jokatu zuen 400. partida azpeitiar futbolariak

Realean 400 partida jokatzera iritsi den hamaikagarren jokalaria da Aranburu

Mikel Aranburuk (Azpeitia, 1979) 400. partida jokatu zuen Realarekin atzo, asteazkena. Levanteren kontra jokatu zuen Realak atzo ligako partida, eta 3-2 galdu zuen etxeko taldeak 93. minutuan gola sartuta. Aranburuk hasierako hamaikakoan irten zuen zelaira, baina 76. minutuan aldatu egin zuen entrenatzaileak, eta haren lekuan Xabi Prieto zelairatu zen.

.400 partida jokatzera iritsi den hamaikagarren jokalaria da Aranburu. Izan ere, Gorrizek 599 partida, LarraƱagak 589, Zamorak 588, Arconadak 551, Fuentesek 495, Lopez Ufartek 474, Gajatek 469, Kortabarriak 442, Urreistik 416 eta Lorenek 411 jokatu baitituzte.

Mikel Aranburuk 1997ko ekainaren 22an jokatu zuen Realeko lehenengo taldearekin aurreneko partida. Realean infantil mailan hasi zen. Aurretik, berriz, Lagun Onaken jokatu zuen. Hamalau denboraldi daramatza Realean, eta azpeitiarra taldeko kapitaina da egun. 2012ko ekainaren 30ean bukatzen zaio Realarekin duen kontratua, eta ikusteko dago taldean jarraituko duen ala ez.