Plazan ezingo da aparkatu igande eta jai egunetan

Uztarria.eus | Hirigintza
2011ko urr. 6a, 13:10

.08:00etatik 22:00etara bitartean ez da autorik egongo plazan

Autorik balego, udaltzainek garabiarekin erretiratuko lituzkeela adierazi du alkateak

Haritz Epelde zinegotzia, Eneko Etxeberria alkatea eta Mikel Ibarzabal zinegotzia gaur goizean egin duten agerraldian.  Argazki originala

Hemendik aurrera, igande eta jai egunetan ezingo da plazan autorik aparkatu. Hori dela-eta, autorik gabeko gunea izango da plaza igande eta jai egunetan, eta autoek ezingo dute plazan sartu 08:00etatik 22:00etara bitartean. Hori horrela izan ezean, udaltzainek garabiarekin erretiratuko dituzte plazan dauden autoak.

Eneko Etxeberria alkateak adierazi duenez, "Udalak herriko plaza herritarrentzat berreskuratu nahi du, izan ere, azken urteetan herriko plaza aparkaleku bihurtu da, eta autoek oinezkoak menderatzen dituzte". Etxeberriak gaineratu duenez, "autoen sartu-irtenak oinezkoak trabatzen eta molestatzen ditu, eta bereziki, haur txikiekin ibiltzen diren hainbat familia arriskuan jartzen dituzte".

Erabaki berriak herriko saltokiak eta tabernariak ez dituela oztopatzen esan du Etxeberriak: "Erabaki berriak herriko saltokiak eta merkatariak ez ditu oztopatzen eta trabatzen, igandeetan aktibitate komertzialik ez baita egoten. Tabernarien kasuan, berriz, horien aldeko erabakia dela uste dugu". Aparkatzeko lekua behar duten herritarrei, Soreasuko lur-azpiko aparkalekua, Perretxikoko (Oktogonoa) aparkalekua edo Iraurgi Ikastetxeko aparkalekuak hor dituela ere gogorarazi die alkateak.

Bidali:  

Erantzunak

Anam | 2011-10-06 : 14:10

Ona! Etxe Zuri aurreko plazan'e kotxeik ez, ez?

JoxeJoxe2 | 2011-10-06 : 15:10

Ez det ulertzen orain arte zergatik ez dan egin.Ba zen garaia.

jmk | 2011-10-06 : 16:10

Ondo!

vich | 2011-10-06 : 20:10

bieeeeeeeeeeeeeeeeeeeennnnnnnnnnnn!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu