Azpeitiko Udalak ez du agertu Trenaren Lagunak Elkartearen kontrako akzio legalak hasteko asmorik

Uztarria.eus 2011ko ira. 30a, 13:09

Maitane Ostolaza izendatu berri dute Trenaren Euskal Museoaren zuzendari, eta Trenaren Lagunak Elkarteak zalantzan jarri du hautaketa prozesua

Akusazio horietan oinarrituta, Trenaren Lagunak Elkartearen kontrako akzio judizialak hastea proposatu dute patronatuko hainbat kidek

Juanjo Olaizola Azpeitian dagoen Trenaren Euskal Museoaren zuzendaritzatik kargugabetzeak hautsak harrotzen jarraitzen du. Maitane Ostolaza izendatu berri dute Trenaren Euskal Museoaren zuzendari, eta Trenaren Lagunak Elkarteak zalantzan jarri du hautaketa prozesua. Haren ustez, "hautaketa prozesuaren gardentasun eta neutraltasun printzipioak urratu dituzte".

Akusazio horietan oinarrituta, Trenaren Lagunak Elkartearen kontrako akzio judizialak hastea proposatu du Trenaren Euskal Museoaren Fundazioak, akusazioak "larriak eta faltsuak" direla argudiatuta.

Azpeitiko Udalak (Fundazioko %1a osatzen du) adierazi duenez, patronatuko bilera urriaren 11n egingo dute eta, patronatuko hainbat kidek bileraren aurretik akzio legalak hasiko dituztela esan duten arren, Udalak ez du asmo hori agertu.