Reala eta Athletic-en arteko derbia pantaila erraldoian emango dute Kilometroetan

Uztarria.eus 2011ko ira. 30a, 12:09

Pantaila erraldoia Garmendipen, 2. gunean, jarriko dute Kilometroetako antolatzaileek

Txosnetan, berriz, bi pantaila txiki jarriko dituzte

Igandean, Reala eta Athetic-ek derbia jokatuko dute Anoetan, 12:00etan hasita. Hori dela-eta, Kilometroetan partida ikusteko pantailak jarriko dituzte, festaren antolatzaileek.

Pantaila erraldoia Garmendipen, 2. gunean, jarriko dute. Horretaz gain, bi pantaila txiki jarriko dituzte txosnetan.