Iraurgi nagusitu da Kilometroen aldeko partidan

Uztarria.eus 2011ko ira. 27a, 13:09
Lan Mobel ISBko jokalariak eta BeƱat Azurmendi Azpeitiko Ikastola Ikasberriko zuzendaria.

.90 eta 66 irabazi zuen Lan Mobel ISBk Estela Santander taldearen kontra

Lagun Aro Gipuzkoa Basketek ere irabazi egin zuen Obradoiro galiziar taldearen kontra, 67 eta 57

Joan den zapatuan, hilak 22, Kilometroen aldeko saskibaloi jaia, Sasklik!baloia, egin zuten kiroldegian. Hiru partida jokatu zituzten; bat goizean eta bi arratsaldean.

Goizean, 11:00etan hasita, Nazional Lehen mailako emakume seniorren txanda izan zen. Iraurgiko Zurt taberna ISB taldeak, Donostia neskak eta Astigarraga KE-k jokatu zituzten partidak. Zurt taberna taldeko neskek 37 eta 29 irabazi zioten Astigarraga kirol elkarteko neskei.

Arratsaldean, bi partida jokatu ziren. Lehenengo, Zilarrezko LEB mailako Lan Mobel ISBk Estela Santander taldearen kontra neurtu zituen indarrak aurrena, eta 90 eta 66 irabazi zuen azpeitiar taldeak. Gainera, Iraurgi markagailuan aurretik ibili zen partida guztian.

Arratsaldeko bigarren partida Lagun Aro Gipuzkoa Basket taldeak eta Galiziako Obradoiro CAB taldeak jokatu zuten. Gipuzkoako lehen saskibaloi taldeak 67 eta 57 irabazi zion galiziar taldeari.

Jende ugari joan zen kiroldegira, geroz eta gertuago den Kilometroen jaiaren harira antolatutako partidak ikusteko.