Lapatxen bizi-iraupena luzatzearen kontra mozioa aurkeztuko du EAJk

Uztarria.eus 2011ko ira. 23a, 19:09

Beasainen Sasietarekin eta Zarautzen Urtetarekin ere gauza bera egingo dute jeltzaleek

Bilduk aurreko agintaldian Gipuzkoan hondakinen gainean erabakitakoak betetzea nahi du EAJk

Bilduk aurreko agintaldian Gipuzkoan hondakinen gainean erabakitakoak betetzea nahi du EAJk: errauskailuaren proiektuari eustea eta 2014rako martxan jartzea. Hori dela eta, gaur egun lurraldean irekita dauden hiru zabortegiak hartzen dituzten udalerrietan mozioak aurkeztuko dituela iragarri du. Azpeitian Lapatxen bizi-iraupena ez luzatzeko eskatuko dute -2014a ezartzen dute azken epe bezala-, eta Beasainen Sasietarekin eta Zarautzen Urtetarekin ere gauza bera egingo dute jeltzaleek. Hiru udalerrietan Bildu dago udal gobernuan.

Donostian gaur, ostirala, egin duten prentsa agerraldian iragarri dute EAJkoek mozioak aurkeztuko dituztela. Arantza Tapia Batzar Nagusietako kidea eta Beasaingo, Zarauzko eta Azpeitiko zinegotzi jeltzale bana agertu dira prentsaren aurrean; Jexux LarraƱaga izan da Azpeitiko jeltzaleen ordezkaria.