Haitira bidaltzeko 1.500 euro bildu ditu Mixio Taldeak

Uztarria.eus 2011ko uzt. 29a, 14:07

Santio egunez, plazan banatu zen txekor errearekin bildu dituzte 1.500 euro

Diru hori Haitira bideratuko dute, hango eskoletan eguzki lanparak jartzeko

Azpeitiko Mixio Taldeak 1.500 euro bildu zituen joan den astelehenean, Santio egunez, plazan banatu zen txekor errearekin.

Diru hori Haitira bideratuko dute, hango eskoletan eguzki lanparak jartzeko. Mixio Taldekoek adierazi dutenez, "datorren urte hasieran-edo bidaliko dugu kontainerra". "Lanpara bakoitzak 15 euro balio du, eta eguzki indarrekin pizten dira", diote taldekoek.

Mixio taldekoek Santio egunean txekor errea prestatu zutenei eta dastatu zuten guztiei eskerrak eman dizkie.