Saninazioetan autobusak egongo dira, Zumaia, Zestoa eta Azkoitira

Uztarria.eus 2011ko uzt. 29a, 13:07

Eskualdeko udalen eskariari erantzunez, uztailaren 30etik abuztuaren 1era zerbitzua indartuko dute

Autobusak Julian Elorzan gelditu ordez Enparan Gainen egingo dute geldialdia, abuztuaren 3ra bitartean

Eskualdeko Udalen eskariari erantzunez, Saninazioetan autobus zerbitzu berezia egongo da Azpeititik Zumaiara, Zestoara eta Azkoitira. Ondorioz, Lurraldebus garraio enpresak uztailaren 30etik abuztuaren 1era, gauero, autobus zerbitzua indartuko du.

Azpeititik Azkoitira, 01:00etan, 02:20tan, 03:00etan, 4:20tan eta 05:25ean irtengo dute anbulatorio aurretik.

Aldiz, Azpeititik Zestoarako eta Zumaiarako autobusak 01:30ean, 03:30ean, 04:40an eta 05:45ean egongo dira. Autobus horiek ere anbulatorio aurretik abiatuko dira, eta Zumaian Pantxika Etxezarreta kalean egingo dute geldialdia.

Aldaketak geltokietan

Saninazioak direla-eta, Azpeitian Julian Elorzako autobus geltokietan ez da autobusik geldituko. Han gelditu ordez, Enparan Gainen egingo dute geldialdia, abuztuaren 3ra bitartean.