Kilometroen baitan, lankidetza hitzarmena sinatu dute Uztarriak eta Azpeitiko Ikastola Ikasberrik

Uztarria.eus 2011ko uzt. 28a, 14:07
Ezkerretik eskubira, Roman Azkue, Aitor Unanue, Alaitz Olaizola eta Ainitze Agirrezabala hitzarmena sinatzen.

Sinatze ekitaldian Kilometroak 2011ko, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko eta Uztarria Komunikazio Taldeko kideek hartu zuten parte

Kilometroen inguruko informazioaren eta publizitatearen inguruko konpromisoak hartu zituzten biek

Kilometroak 2011ren harira, lankidetza hitzarmena sinatu zuten atzo, asteazkena, Uztarria Komunikazio Taldeak eta Azpeitiko Ikastola Ikasberrik.

Sinatze ekitaldian Kilometroak 2011ko koordinatzaile orokor Roman Azkuek eta Azpeitiko Ikastola Ikasberriko lehendakari Aitor Unanuek eta Uztarria Komunikazio Taldeko lehendakari Alaitz Olaizolak eta Uztarriako kazetari Ainitze Agirrezabalak hartu zuten parte.

Euskalgintzako bi eragileren arteko elkarlana bermatzen du akordioak. Hala, Kilometroen inguruko informazioaren eta publizitatearen inguruko konpromisoak hartu zituzten biek.