Haurren Barraka Eguna bihar izango da

Uztarria.eus 2011ko uzt. 27a, 12:07

Bihar, osteguna, 16:30etik aurrera prezio baxuagoak izango dira

Barraka guztietan 1,50 euroren truke bi fitxa lortu ahal izango dituzte

Udaleko Festa Batzordeak adierazi duenez, Saninazio festen baitan Haurren Barraka Eguna antolatu dute aurten ere. Hala, uztailaren 28an, bihar, 16:30etik aurrera prezio murriztuak izango dira barraketan.

1,50 euroren trukean barraka guztietarako bi fitxa lortu ahal izango dituzte bertaratzen direnek. Udalak herriko haur eta gaztetxo guztiak animatu ditu egun horretan barraketan ibil daitezen, "eurentzat bereziki antolatutako" ekimena izanik.