Frontoi Txiki pilotazalez beteta

Uztarria.eus 2011ko uzt. 27a, 12:07
Txapelketako pilotariak eta Ilunpe Pilota Elkarteko kideak sariak banatu eta gero. (Hitza)

Herenegun, Santio egunez, Ilunpe Pilota Elkarteko pilotariek Cesar Valverde Pilota Txapelketako finalak jokatu zituzten

aurreneko aldiz emakumeak aritu ziren botillero lanak egiten

Herenegun, Santio egunez, Ilunpe Pilota Elkarteko pilotariek Cesar Valverde Pilota Txapelketako finalak jokatu zituzten. Urtero bezala, Frontoi Txikia pilotazalez bete-bete eginda egon zen. Gainera, aurreneko aldiz emakumeak aritu ziren botillero lanak egiten. Infantil mailakoen pilota partidan jardun zuten Garbiñe Umerez eta Garbiñe Gorostidik.

Partiden emaitzak onakoak izan ziren: Benjaminaurrekoetan, Elosegik 18- Eizmendi 8; Benjaminetako lehen urtekoetan, Alonso 18- Labaka 11; bigarren urtekoetan, Alberdi-Egiguren 18 eta Salegi-Peña 13; Alebinetan, Egiguren-Perez 18 eta Iriarte-Isasmendi 9; eta Infantiletan, Alberdi-Aizpuru 18 eta Illarramendi-Arrizabalaga 13.