Bukatu da Pourra'2011

Uztarria.eus 2011ko uzt. 24a, 19:07

Ion Larrañaga, Iñaki Peñagarikano eta Axier Peñagarikanorentzat izango dira aurtengo hiru sari nagusiak

Sari banaketa uztailaren 30ean, San Inazio bezperan, izango da Uztarriak Erdikalean duen tonbolan, 20:00etan hasita

Bukatu da 2011ko Frantziako Tourra eta, harekin batera, Uztarriaren Pourra. Cadel Evans (BMC Racing Team) australiarrak irabazi du aurtengo Tourra, eta Ion Larrañagaren Xaxau taldearentzat izan da Pourra'2011ren sari nagusia. Bigarren saria Iñaki Peñagarikanoren Maxuzarra taldearentzat izan da, eta Axier Peñagarikanoren Stihl taldeak jasoko du hirugarren saria. 135 parte-hartzaile izan ditu Pourra'2011k. Azken sailkapena Pourraren helbidean ikus dezakezue osorik.

Sarituak eta sariak

Aipatutako hiru sari nagusiez gain, beste hamaika sari ere banatuko ditu Uztarriak Pourra'2011 lehiaketan. Hona hemen saritu guztien zerrenda, bakoitzari egokitu zaion sariarekin:

  • 1.goak: 810 euro: Xaxau, Ion Larrañaga.
  • 2.goak: 540 euro: Maxuzarra, Iñaki Peñagarikano.
  • 3.goak: 270 euro: Stihl, Axier Peñagarikano.
  • 4.goak: Kiruri jatetxean bi lagunentzako afaria: Fermin Aramendi, Iosu Korta.
  • 6.goak: Odriozola Ardoaken oparia: EEMA, Mikel Belar.
  • 13.goak: Erreka Bike-n oparia: CR7 Makina, Xabier Korta.
  • 18.goak: Ziklos Beniren oparia: Carlsberg, Jose Angel Arzuaga.
  • 24.goak: Aitzaki Kirolaken oparia: Txakurren potruk, Aitor Arregi.
  • 36.goak: Kanpoko igerilekurako uda osoko bonoa: Urtzi Pro Tour, Garikoitz Mendizabal.
  • 48.goak: Talasoterapiako bi lagunentzako zirkuitua: Terrible, Jesus Arakistain.
  • 69.goak: Odriozola Ardoaken oparia: Kartutxo, Jon Lasa.
  • 87.goak: Kirol Patronatuaren oparia: Coco-Loco Klik, Ion Arregi.
  • 106.goak: Uztarriaren sariak: Bollo, Aner Martija.
  • 135.goak: Tiobiboetarako 30 euroko balea: Beverly, Itziar Etxaniz.

Talde ideala eta txirrindularien puntuak

Txirrindulari bakoitzak lortu duen puntu kopurua ikus dezakezue hementxe bertan.

Horren arabera, aurtengo talde idealak 2454.90 puntu lortuko zituzkeen, iazkoak baino 242.20 gehiago.

Sari banaketa San Inazio bezperan

Ohitura den bezala, sari banaketa San Inazio bezperan izango da, uztailaren 30ean, 20:00etan. Uztarriak Erdikalean duen festetako tonbolan egingo da sari banaketa. Saritu guztiek bertara azaldu beharko dute saria jasotzera.

Zorionak irabazle guztiei eta eskerrik asko parte-hartzaile denei.