Athleticek Mikel Orbegozo fitxatu du

Uztarria.eus 2011ko uzt. 4a, 12:07

Datozen hiru denboraldietan Bilboko taldean izango da Orbegozo

Joan den ekainaren 30ean bukatu zitzaion Realarekin zuen kontratua azpeitiarrari

Athleticek Mikel Orbegozo azpeitiar futbolaria (Azpeitia, 1989) fitxatu du. Datozen hiru denboraldietan Bilboko taldean izango da Orbegozo.

Joan den ekainaren 30ean bukatu zitzaion Realarekin zuen kontratua, eta ordurako Athletic taldera joango zela esanda zeuden espainiar egunkari batzuk.

Uztarria aldizkariak orbegozotarrei erreportajea eskaini zien iaz, Jon eta Mikel Realean aritutako Tomas osabarekin elkartuta.