Gipuzkoako Batzar Nagusiek bilkura ibilitaria egingo dute zapatuan, Azpeitian

Urola Kostako Hizta, Uztarria.com 2011ko eka. 30a, 13:06

11:50ak inguruan, Azpeitiko alkate Eneko Etxeberriak Batzar Nagusietako lehendakari Lohitzune Txarolari eta ahaldun nagusi Martin Garitanori ongietorria egingo die

Batzar orokorra 12:00etatik aurrera izango da

Gipuzkoako Batzar Nagusiek urtean behin egiten dute bilkura ibiltaria, eta larunbat honetan, uztailak 2, egingo dute, Azpeitian. Batzar Nagusietako kideek, foru diputatu berriek eta gonbidatuek 11:30ean dute hitzordua.

Ondoren, 11:50ak inguruan, Azpeitiko alkate Eneko Etxeberriak Batzar Nagusietako lehendakari Lohitzune Txarolari eta ahaldun nagusi Martin Garitanori ongietorria egingo die.

Batzar orokorra 12:00etatik aurrera izango da, eta bertan Mikel Arrizabalagak egindako aitorpenari buruz Bateraezintasunen Batzordeak emandako ebazpena onartuko da, segurtasun kontseilariorde izendatu berri duten Miguel Buenen tokia hartuko baitu hark. Bestetik, datorren urteko batzar ibiltaria non egingo den zehaztuko dute.

.1979an hasi ziren Batzar Orokorrak bilkura ibiltari horiek egiten, 1745eko uztailaren 2an eratu batziren Batzar Orokorrak. Ordutik, Foru Arauetan jasotako 23 herritan txandaka egiten dute osoko bilkura, urtero uztailaren 2an. Iaz Segura egin zuten batzarra eta Zestoan izan zen duela bi urtekoa.