Fanzine Eguna antolatu dute gaztetxean zapaturako

Urola Kostako Hitza 2011ko eka. 29a, 11:06

Ostiralean hilabeteroko lehen ostiraleko gazteen batzarra egingo da gaztetxean, 19:30ean hasita

Zapatuan, bideo emanaldiak eta kontzertuak izango dira gaztetxean eta Txarrantxa tabernan

Larunbat honetarako Fanzine eta Material alternatiboen Eguna antolatu dute Azpeitian. Lehenik, ostiralean, hilabeteroko lehen ostiraleko gazteen batzarra egingo da gaztetxean, 19:30ean. Azken hilabeteotako diagnosiaren berri eman eta ondorio nagusiak aurkeztuko dituzte bertan.

Larunbat arratsaldean, uztailak 2, 16.30etik 19:00etara azoka alternatiboa izango da Gaztetxean, eta bertan Euskal Herriko nahiz Espainiako hainbat fanzine eta banatzaileren materiala ikusi eta erosi ahal izango da. Azokarekin batera, arratsaldeko 17:00etan, Gaztetxean Holidays in Bardulia, historia 2004-2010 dokumentala ikusi ahal izango da. 30 minutuko iraupena izango du.

Horren atzetik, 17:30ean, Kalekumeak talde aƱorgarraren liburuarekin batera datorren DVDa eskainiko dute.

Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, kontzertuak izango dira Txarrantxa tabernan. Kaos Kooperativ, Kalekumeak Remake eta In Your Face taldeak ariko dira bertan.

Gauean, berriz, beste lau talde ariko dira gaztetxean, 22:00etatik aurrera: Old Bridge, Cold Revenge, Never Surrender eta Arkada Social.