Hodei Mendinueta Real Unionera itzuliko da

Uztarria.eus 2011ko eka. 28a, 20:06

2008-2009 eta 2009-2010 denboraldietan ere Irungo taldean jokatu zuen Azpeitiko futbolariak

Joan den sasoian Lemona taldean aritu zen

Hodei Mendinueta Real Unionera itzuliko da 2011-2012 denboraldirako. Aurten Bigarren A-rako igoera fasean kanporatua izan ondoren, Espainiako Bigarren B mailan jokatuko du hurrengo denboraldian ere Real Unionek.

2008-2009 eta 2009-2010 denboraldietan ere Irungo taldean jokatu zuen Azpeitiko futbolariak, Lagun Onaketik joanda. Joan den sasoian, berriz, Lemona taldean aritu zen, hura ere Bigarren B mailakoa.