Izarraitz Igeri Elkartekoek lau domina eskuratu dituzte Gipuzkoako Txapelketan

Uztarria.eus 2011ko eka. 28a, 13:06
Ezkerretik eskubira, Ainhoa Goenaga, Ainitze Odriozola, Pablo Etxeberria eta Jon Odriozola (NEREA ILLARRAMENDI)

Pablo Etxeberriak eta Ainhoa Goenagak urrezko domina bana eskuratu zuten

Bestalde, Jon Odriozolak eta Ainhoa Goenagak brontzezko domina bana irabazi zuten

Joan den zapatuan, hilak 25, Igeriketako Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Bergaran, eta Izarraitz Igeri Elkarteko lau igerilarik hartu zuten parte bertan. Lau domina eskuratu zituzten azpeitiarrek; bi urrezko eta bi brontzezko.

Pablo Etxeberriak 1.500 metro librean eskuratu zuen urrezko domina, eta Ainhoa Goenagak, berriz, 100 metro bularrez proban. Jon Odriozolak 50 metro tximeletan eta Ainhoa Goenagak 50 metro librean hirugarren postuak lortu zituzten eta, horrenbestez, brontzezko domina banarekin etxeratu ziren.

Hona gainontzeko igerilarien postuak:

.400 metro librean: Pablo Etxeberria (4.postua).

.100 metro estiloetan: Pablo Etxeberria (6.postua) eta Ainitze Odriozola (10.postua).

.50 metro librean: Jon Odriozola (7.postua) eta Ainitze Odriozola (14.postua).

.100 metro librean: Jon Odriozola (20.postua) eta Ainitze Odriozola (23.postua).