Benito Lertxundiren kantaldirako lau sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarriak bazkideen artean

Uztarria.eus 2011ko eka. 27a, 19:06

Kilometroen aldeko kontzertua uztailaren 1ean, ostirala, izango da Izarraitz frontoian, 22:00etan

Uztarriaren zozketan parte hartzeko, erantzun honi: Ez Dok Amairun Lertxundirekin batera ibilitako hiruren izenak eman

Benito Lertxundiren kantaldira joateko lau sarrera bikoitz -guztira zortzi- zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bazkideen artean. Orioko abeslariak Kilometroen alde emango duen kontzertua uztailaren 1ean, ostirala, izango da Izarraitz frontoian, 22:00etan.

Uztarriaren zozketan parte hartzeko, erantzun honi: Ez Dok Amairun Lertxundirekin batera ibilitako hiruren izenak eman. Erantzunak uztarria@uztarria.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbaki bat emanez.

Erantzunak bidaltzeko epea ostegunean, ekainak 30, 11:30ean bukatuko da. Ostegunean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Sarrerak non eta noiz jaso ahalko dituzten, saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.