Pasaiako balizko kanpo portuari buruzko galdeketa Azpeitian ere bai?

Uztarria.eus 2011ko eka. 24a, 22:06

Lucio Hernando Pasaiako Portu Agintaritzako lehendakaria ez da erreferenduma egitearen aldekoa, baina egitekotan Azpeitian ere egin beharko litzatekeela iradoki du

"Gaiak Azpeitiko herritarrei ere eragiten die, portuarentzat funtsezkoak diren enpresak daudelako"

Lucio Hernando Pasaiako Portu Agintaritzako lehendakaria ez da Pasaiako kanpo portuaren proiektuari buruz herritarren artean erreferendum bat egitearen aldekoa, berak esan duenez, baina galdeketa egitekotan, zein herritan egin beharko litzatekeen galdetu berri du. "Izan ere, gaiak Azpeitiko edota Zumarragako herritarrei ere eragiten die, bi herri horietan portuarentzat funtsezkoak diren enpresak daudelako".

Dena dela, Hernandok "zaila" ikusten du Pasaiako kanpo portuaren proiektua aurrera ateratzea Gipuzkoako Foru Aldundiko gobernu berria —Bilduk osatutakoa— egitasmoaren kontra agertzen bada —hala dago—.

Espainiako Gobernuko Ingurumen Ministerioak aurten txosten batean ohartarazi duenez, ekonomikoki "jasanezina" da Pasaiako kanpo kaia eraikitzea, eta gainera, eraikiko balute, horrek ekologia sortuko lituzken kalteak "konponezinak" lirateke. Zehazki, Jaizkibel eta Ulia aipatzen ditu txostenak, eta gune babestuak direla azpimarratzen du.