Izarraitz Igeri Elkartekoek zortzi domina lortu zituzten zapatuan, Oñatin

Uztarria.eus 2011ko eka. 21a, 15:06
Txantxiku Sarian parte hartu zuten Izarraitzeko igerilariak.

Guztira Izarraitzeko 26 igerilarik hartu zuten parte Txantxiku Sarian

Izarraitzeko bi kidek Igerilari Onenaren Saria jaso zuten

Joan den zapatuan, hilak 18, XXV. Txantxiku Saria jokatu zen Oñatin, eta Izarraitz Igeri Elkarteko 26 igerilarik hartu zuten parte. Horietatik zortzik lehenengo postua eskuratu zuten. Hona lehenengo postua lortu eta domina eskuratu zuten igerilarien zerrenda: 50 metro bizkarrez proban Maialen Sudupe eta Joanes Astigarraga; 50 metro bularrez proban Maitane Goenaga; 50 metro estilo librean Eneko Caballero; 100 metro bularrean Miren Caballero; 100 metro estilo librean Oihana Goenaga eta Jon Aizpuru; 100 metro bizkarrean Markel Aranburu.

Hona hemen gainontzeko igerilarien postuak:

.50 metro estilo librean: Paula Urrestilla (2.postua), Eneritz Aramendi (5. postua), Zorion Corta (13. postua), Libe Bastida (14. postua) eta Naroa Azcue (19.postua).

.50 metro bularrez: Naroa Muñoz (7.postua), Beatriz Irureta (8.postua), Libe Ugartetxea (9.postua) eta Maria Otaegi (14.postua).

.50 metro estilo librean: German Aranburu (4.postua).

.50 metro bizkarrez: Jone Goenaga (2.postua).

.50 metro tximeleta:Jakes Arteaga eta Aiora Beristain (2.postua), Iñaki Etxeberria (3.postua) eta Leire Iriarte (8.postua).

.100 metro estilo librean: Julen Uranga (2.postua) eta Maialen Aizpuru (4.postua).

.100 metro bularrez: Eva Astigarraga (3. postua).

Gainera, Izarraitz Igeri Elkarteko bi kidek Igerilari Onenaren Saria jaso zuten: 2002. urtean jaiotakoen artean Eneko Caballerok eta 1999. urtean jaiotakoen artean, berriz, Oihana Goenagak.