Kilometroen inguruko batzarra izango da gaur

Uztarria.eus 2011ko eka. 21a, 12:06

.19:00etan izango da, ikastolan bertan

Hezkuntza komunitatea osatzen duten edo osatu izan duten denak deitu dituzte bilerara

Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kilometroen jaia antolatzen buru-belarri dabil. Antolaketaren azken txanpan, egindakoaren berri eman eta batzarra antolatu du ikastolak.

Gaur izango da, 19:00etan, ikastolan bertan. Hezkuntza komunitatea osatzen duten edo osatu izan duten denak deitu dituzte bilerara. Mokadutxoa ere izango da.