Benito Lertxundiren kantaldirako sarrerak salgai daude dagoeneko

Uztarria.eus 2011ko eka. 20a, 12:06

Sarrerak aurrez erosiz gero 18 euro ordaindu behar dira eta egunean bertan, berriz, 20 euro

Uztailaren 1ean, ostirala, izango da Klikkantaldia

Kilometroak 2011ren inguruko ekimenen baitan, Benito Lertxundiren kontzertua antolatu du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik.

Uztailaren 1ean, ostirala, izango da Klikkantaldia eta sarrerak salgai daude dagoeneko. Izarraitz pilotalekuan izango da kontzertua, 22:00etan hasita eta Itsa ulu zolia diskako kantak abestuko ditu oriotarrak. Sarrerak aurrez erosiz gero 18 euro ordaindu behar dira eta egunean bertan, berriz, 20 euro.

Azpeitian Kilometroen dendan, Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, Ametsa tabernan eta Orkatz tabernan erosi daitezke sarrerak. Azkoitian, berriz, Zurt eta Zakela tabernetan. Zestoan Mairi estakoan, Zumaian Inpernupe tabernan eta Zarautzen Eguzki tabernan.