Ikasturte bukaerako jaialdiak egingo dituzte datozen egunetan

Uztarria.eus 2011ko eka. 10a, 14:06

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai eta Urola Ikastolako ikasleek gaur egingo dute jaialdia, 20:00etan hasita, kiroldegian

Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ikasleek, berriz, datorren zapatuan egingo dute jaialdia

Haur Hezkuntzako (HH), Lehen Hezkuntzako (LH) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasleek ikasturtea agurtzeko jaialdiak egingo dituzte datozen asteetan beraien ikastetxeetan.

Gaur Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik eta Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIk egingo dute jaialdia 20:00etan hasita, kiroldegian.

Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ikasleek datorren zapatuan, hilaren 18an, egingo dute jaialdia, 11:00etan hasita. Ikastolan bertan egingo dute emanaldia.

Iraurgi ikastetxekoek Gabonetako oporrak hartu aurretik egin zuten ikasturte bukaerako jaialdia. Aldiz, Juan de Antxieta musika eskolakoek, datorren ekainaren 21ean, asteazkena, egingo dute ikasturte amaierako emanaldia. Soreasun izango da, 19:30etatik aurrera.