'Gorputzaren erotika' tailerra antolatu du Jabetze Eskolak

Uztarria.eus 2011ko mai. 31a, 13:05

Ekainaren 11n, zapatua, izango da Sindikatu Zaharrean

Olatz Berasategi sexologoak gidatuko du hiru orduko ikastaroa

Azpeitiko Udaleko Parekidetasun Sailak antolatutako Jabetze Eskolen baitan, Gorputzaren erotika izeneko ikastaroa antolatu du. Ekainaren 11n, zapatua, izango da ikastaroa eta gorputzaren bitartez sentitzeko ahalmenaz ohartzea eta gozatzea eragozten duten mugak gainditzen ikastea izango da ikastaroaren helburu nagusia.

Olatz Berasategi sexologoak gidatuko du ikastaroa eta Saindikatu Zaharrean izango da, 10:00etatik 13:00etara bitartean. Antolatzaileek esan dutenez, ikastaroa euskaraz eskainiko dute. Parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena Parekidetasun Sailera joanda, 943 15 79 28 zenbakira deituta edo parekidetasuna@azpeitia.net helbidera idatzita.