Ibilaldia 2011ra joateko autobusa antolatu du Ikasberrik

Uztarria.eus | Hezkuntza
2011ko mai. 27a, 10:05

Ondarroan izango da Bizkaiko ikastolen aldeko eguna

Izena eman edo informazio gehiago jaso nahi dutenek bihar, zapatua, 13:00ak baino lehen deitu beharko dute ikastolako idazkaritzara

Lekeitiko eta Ondarroako ikastolen alde antolatu dute aurtengo Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen aldeko eguna. Boga leloa jarri diote eta Ondarroan izango da egun guztiko festa.

Ikasberri Azpeitiko Ikastolak autobusak jarriko ditu, bertara joan nahi dutenentzat. 09:30ean aterako da autobusa anbulategitik.

Izena eman edo informazio gehiago jaso nahi dutenek 943 151246 telefono zenbakira deitu beharko dute bihar, zapatua, 13:00ak baino lehen.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu