Uztarria.com-ek bisita ugari izan ditu hauteskunde garaian

Uztarria.eus | Komunikabideak
2011ko mai. 26a, 11:05

Bisita gehien astelehenean, hauteskunde ondorengo egunean, izan zituen: 4.568

Uztarria.com-ek hauteskundeen jarraipena egin du kanpaina hasi zenetik emaitzak jaso artean

Hauteskundeak tarteko, Uztarria.com-ek bisita ugari izan ditu hauteskunde garaian. Statcounter-eko datuen arabera, igandean (hauteskunde egunean), 2.785 bisita izan zituen eta 9.793 orri bisitatu ziren. Aldiz, bisita gehien astelehenean, hauteskunde ondorengo egunean izan zituen webguneak: 4.568. Gainera, 14.346 orri ikusi ziren. Asteartean, berriz, 3.073 bisita izan zituen Uztarria.com-ek eta 8.591 orri bisitatu zituzten. Kanpaina hasi zenetik gainera, 3.000 bisitatik gora izan ditu webguneak egunero.

Uztarria.com-ek hauteskundeen jarraipena egin du kanpaina hasi zenetik emaitzak jaso artean. Hala, mahai-ingurua, elkarrizketa digitalak, alderdiek egindako ekitaldien kontakizunak, webgunean hauteskundeetako atal berezia, aldizkariko atal berezia... egin ditu.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu