Laugarren bidai txartela, 3100 zenbakiarentzat

Uztarria.eus 2011ko mai. 22a, 23:05

Zenbaki horren jabeak 250 euroko balioa duen bidai txartel bat irabazi du

Ordezko zenbakia, berriz, 1181a da

Azpeitiko Tabernarien Elkarteak antolatutako Ostiralero, trago1 ta biajie zozketak badu laugarren zenbaki sariduna. Joan den ostiralean, maiatzak 20, Orkatz tabernan egin zuten zozketan 3100 zenbakia izan zen saritua. Zenbaki horren jabeak 250 euroko balioa duen bidai txartel bat irabazi du eta nahi duen lekura joateko aldatu dezake Eroski Bidaiaken. Astebeteko epea du horretarako; gero ordezko zenbakiarentzat, 1181arentzat, izango da saria.

Ostiralero, trago1 ta biajie ekimenaren barruan hamabi ostiraletan egingo dituzte zozketak tabernariek. Datorren ostiralean, maiatzak 27, Korrale tabernan egingo dute zozketa, gaueko 01:00etan.