Kanpaina bukatzeko, Zapo Eguna

Uztarria.eus 2011ko mai. 20a, 14:05

Aralarrek sudur gorriak jantziz agurtu du hauteskunde aurreko lana

Aralarrekoek esan dutenez, "herria ez da proiektu handiz egiten, herria herritarrez osatzen da eta herriaren osasuna garrantzitsua da"

Azpeitiko Aralarrek atzo, osteguna, agerraldia egin zuen udal eta foru hauteskundeen harira.

Zapo Eguna aldarrikatu zuten Juan Karlos Arrellano eta Miren Garmendia Aralarreko hautagaiek: "Ez dugu juerga planteatzen, ez dugu botelloia planteatzen, ezta gaupasarik ere. Herritarren eguna baizik". Aralarrekoek adierazi dutenez, "herria ez da proiektu handiz egiten, herria herritarrez osatzen da eta herriaren osasuna garrantzitsua da. Hori da umorez eta alaitasunez egindako gure ekarpena".