Herri mailako XX. arrantza txapelketa igandean jokatuko da

Urola Kostako Hitza 2011ko mai. 18a, 19:05

Alebin eta infantil mailakoek har dezakete parte

Dagoeneko eman dezakete izena, Larrañaga Kirolak-en

Igande honetan, maiatzak 22, jokatuko da herri mailako XX. Amuarrain Arrantza Txapelketa. Alebin eta infantil mailentzako txapelketa izango da. Izena eman daiteke dagoeneko Larrañaga Kirolak dendan. Parte-hartzaileek NAN eta arrantzarako baimena aurkeztu beharko dute.

Txalintxo Elkarteak antolatu du txapelketa, Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Zumaiako Anade Elkartearen laguntzarekin.

Igandean, 08:30ean elkartuko dira parte-hartzaile guztiak Enparan dorretxearen aurrean, eta 09:00etatik 12:00etara bitartean, Urola ibaian harrapatu beharko dituzte amuarrainak.

Txapeldun orokorrak garaikurra irabaziko du, baita amauarrain handiena harrapatzen duenak ere. Maila bakoitzeko lehen hirurek garaikurra, domina eta opari bana jasoko dute, eta laugarren eta bosgarren postuetakoek garaikurra eta oparia. Sailkapen horretatik kanpo geldituta ere, parte-hartzaile guztiek jasoko dute oparia.