Oraindik ere salgai daude Zea Maysen kontzerturako sarrerak

Uztarria.eus 2011ko mai. 18a, 12:05

.200 sarrera inguru saldu dira eta 300 daude guztira

Kontzertua zapatuan izango da Sanagustinen, 22:30ean hasita

Azken ordukoa (asteazkena, 18:00): aurrez salgai jarritako sarrera denak agortu dira. Kontzertuaren egunean, larunbatean, 50 sarrera egongo dira Sanagustinen bertan. 22:00etan jarriko dituzte salgai

Astelehenaz geroztik daude salgai Kultur Mahaiaren bulegoan (Perez Arregi plazatxoa, 1 behea) Zea Mays taldearen kontzerturako sarrerak. Emanaldia zapatuan izango da Sanagustinen, 22:30ean hasita.

Oraindik ere gelditzen dira sarrerak: 200 inguru daude salduta eta 300 atera dituzte. Sarrerak 10 euroren trukean erosi daitezke.

Azken ordukoa (asteazkena, 18:00): aurrez salgai jarritako sarrera denak agortu dira. Kontzertuaren egunean, larunbatean, 50 sarrera egongo dira Sanagustinen bertan. 22:00etan jarriko dituzte salgai