Bilduren aldeko spota grabatu dute

Uztarria.eus 2007ko mai. 18a, 12:05

Alor desberdinetako herritarrak agertzen dira bideoan

Hala nola, emakumeak, gazteak, langileak, irakasle eta ikasleak, kultur arloko kideak, Bilduko hautagaiak...

Alor desberdinetako herritarrek Bilduren aldeko spota grabatu dute. Bideoan Bilduren irudi den mataza eskuz esku pasatzen dute eremu desberdinetako azpeitiarrek. Hala nola, emakumeek, gazteek, langileek, irakasle eta ikasleek, kultur arloan dabiltzanek, Bilduko hautagaiek...

Bideoa igandean Bilduk Izarraitz frontoian egin zuen ekitaldian erakutsi zuten aurreneko aldiz.