Atauni irabazita ekin dio Azpeitiko taldeak herriartekoari

Urola Kostako Hitza 2011ko mai. 17a, 11:05

Azpeitiarrek 2-1 irabazi zuten

Datorren ostiralean jokatuko dituzte itzuliko partidak, 22:00etan hasita, Frontoi Txikin

Azpeitiko Ilunpe Pilota Elkartekoek ondo baino hobeto hasi dute Herriarteko Eskuz Binakako Pilota Txapelketa. Iazko txapeldunak izanda, zuzenean final zortzirenak jokatzen hasi ziren joan den ostiralean, etxetik kanpo. Ataungo taldearen kontrako neurketan 2-1 irabazi zuten azpeitiarrek. Kadeteek nabarmen irabazi zuten, 4-22 emaitzarekin. Jubenilen kasuan, markagailua goitik behera aldatu zen eta 22-4 besterik ezin izan zuten egin. Nagusietan partida azpeitiarrentzat izan zen, 7-22 argi batekin.

Datorren ostiralean jokatuko dituzte itzuliko partidak. Azpeitiarrek etxean hartuko dituzte goierritarrak, Frontoi Txikin 22:00etan hasiko den jaialdian.