Udal hauteskundeetarako programa aurkeztu du Hamaikabatek

Uztarria.eus 2011ko mai. 16a, 11:05
Gipuzkoako Hamaikabateko kideak eta Azpeitikoak, Jose de Artetxen Hamaikabatek duen bulegoan.

Aitor Aranguren Azpeitiko udalerako Hamaikabaten alkategaiak "programaren ildo nagusiak" azaldu zituen

Pello Gonzalez Gipuzkoako Diputatu Nagusirako Hamaikabaten hautagaiak Azpeitiko Hamaikabateko kideen "lana eskertu eta goraipatu" zuen

Udal hauteskundeak gerturatzen ari dira, eta Hamaikabatek programaren aurkezpena egin zuen joan den ostiralean, Jose de Artetxen duten bulegoan.

Aitor Aranguren Azpeitiko udalerako Hamaikabaten alkategaiak programaren ildo nagusiak azaldu zituen. Pello Gonzalez Gipuzkoako Diputatu Nagusirako Hamaikabaten hautagaiak Azpeitiko Hamaikabateko kideen "lana eskertu eta goraipatu" zuen.

Agerraldian zeuden besteak beste, Aitor Aranguren Azpeitirako Hamaikabaten alkategaia eta Hamaikabaten Azpeitiko zerrendako kideak, Pello Gonzalez Gipuzkoako Diputatu Nagusirako eta Oria barrutitik Batzar Nagusietarako hautagaia, Maite Etxaniz Deba-Urolatik Batzar Nagusietarako hautagaia, Joxan Rekondo Donostialdeatik Batzar Nagusietarako hautagaia eta Martin Beramendi Bidasoa-Oiartzundik Batzar Nagusietarako hautagaia