Lagun Onakeko neskek kopa irabazi dute

Uztarria.eus 2011ko mai. 14a, 20:05
Lagun Onakeko nesken taldea kopa jaso ondoren.

.4-2 irabazi dute azpeitiarrek

Zumaiakoren kontra jokatu dute partida, gaur, Garmendipen

Lagun Onak Futbol Taldeko neskek Kopa irabazi dute gaur, zapatua, Zumaiakoren kontra 4-2 eginda. 15:30ean hasi da erregional mailako nesken denboraldiko azken partida, Garmendipeko zelaian.

Irabazten hasi dira azpeitiarrak, baina laster sartu dute zumaiarrek banakoa. Hala ere, atsedenaldia baino lehen markagailuan aurretik jartzea lortu dute Lagun Onakekoek (2-1). Bigarren zatia hasi eta berehala sartu du Zumaiakok binakoa. Berdinketak ez zion balio Lagun Onaki, eta partida bukatu bitartean zelaian azpeitiarrak nagusitu dira. Hala, beste bi gol sartu dituzte.

Lagun Onaken golak Tamara Ramosek, Miren Arrutik, Monik Valorrek eta Izaro Zinkunegik sartu dituzte.