Lagun Onakeko neskak, kopa irabazteko borrokan

Uztarria.eus 2011ko mai. 13a, 14:05

Zumaiakoren kontra jokatuko dute bihar, 15:30ean partida, Garmendipeko zelaian

Taldeko kapitain Janire Alkortak esan duenez, "gustatuko litzaiguke herriko jendea animatzera joatea eta beraien babesa izatea partidan"

Lagun Onak Futbol Taldeko nesken lehen taldea Kopa irabazteko borrokan dabil azken asteetan. Bihar Kopako azken partida jokatuko du azpeitiar taldeak Zumaiakoren kontra, eta han erabakiko da guztia.

Sailkapenean lehenengo postuan dago Zumaiako 32 punturekin. Atzetik, bigarren postuan, dago Lagun Onak 31 punturekin. Beraz, biharko partida irabazten duenak eskuratuko du Kopa. Nesken taldeko kapitain Janire Alkortak adierazi duenez, "partida zaila izango da, aurten Zumaiakoren kontra jokatutako bi partidak galdu egin ditugu-eta. Baina, irabazi dezakegulakoan nago, geure buruarekin konfiantza daukagu eta hare gehiago kopa jokoan egonda".

.15.30ean hasiko da partida, Garmendipeko zelaian. Alkortan esan duenez, "gustatuko litzaiguke herriko jendea animatzera joatea eta beraien babesa izatea partidan".