70 lasterkarik baino gehiagok eman dute izena Sanjuandegiko V. Mendi Lasterketan

Uztarria.eus 2011ko mai. 13a, 12:05

Igandean, hilak 15, izango da lasterketa eta 10:30ean hasiko da Jose Antonio Agirre plazan

Antolatzaileak "oso gustura" daude izena eman duten lasterkari kopuruarekin

Igandean, hilak 15, izango da V. Sanjuandegiko Mendi Lasterketa eta dagoeneko 70 lasterkarik baino gehiagok eman dute izena. Antolatzaileak "oso gustura" daude izena eman dutenen kopuruarekin: "Oso gustura gaude izen ematearekin, baina bukatutakoan ikusi beharko da zer balorazio egiten dugun. Hala ere, iaz baino jende gehiagok hartuko duela parte uste dugu. Internetez-eta jende asko ari da izena ematen". Oraindik ere irekita dago izen ematea, eta egunean bertan ere eman ahal izango da, 10 euroren trukean.

Lasterkari esanguratsu bat ere aipatu dute antolatzaileek: "Zuhaitz Ezpeleta oso ondo ibiltzen da mendi lasterketetan. Zemagakoan adibidez, bigarren egin zuen".

Lasterketa 10:30ean hasiko da Jose Antonio Agirre plazan eta 15 kilometroko zirkuitua izango da. Ondoren, OƱatz eta Loiola auzoetatik igaroko dira lasterkariak. Antolatzaileek adierazi dutenez, anoa-postuak egongo dira ibilbidean zehar eta helmugan. Kiroldegia ere zabalik egongo da lasterketa hasi aurretik zein bukatutakoan.