Banda txikiak kontzertua eskainiko du bihar

Urola Kostako Hitza 2011ko mai. 13a, 12:05

Sanagustin Kulturgunean izango da, 19:30ean hasita

Musika eskolako txistulariekin batera eskainiko du bandak kontzertua

Juan de Antxieta musika eskolako banda txikiak emanaldia eskainiko du bihar, zapatua, 19:30ean Sanagustin Kulturgunean. Musika eskolako txistulariekin batera eskainiko dute kontzertua.

Txistulari horiek ni txapelketetan hartu dute parte azken asteotan; Hernaniko VII. Txistulari Gazteen Txapelketan eta Euskadiko Musikari Gazteen V. Lehiaketan, Bilbon.