Hamaikabaten proposamen nagusiak azaltzen dituen bideoa ikusgai jarri dute

Uztarria.eus 2011ko mai. 11a, 19:05

Jose Artetxe kaleko hauteskunde bulegoan gaurtik ikus daiteke

Bulegoa ostiraletik aurrera irekita izango dute, 16:00etatik 21:30era

Udal hauteskundeei begira aurkeztu dituen proposamen nagusiak bideo batean jaso eta ikusgai jarri ditu Hamaikabat alderdiak. Arzubiko errotonda ondoan, Jose Artetxe kaleko hauteskunde bulegoan gaurtik ikus daiteke bideoa.

Azpeitiarentzat nahi dugun etorkizuna izena jarri diote bideo-lanari. "Bideoan ikus daiteke, modu birtualean eta ia egiazkoan, Hamaikabatek proposatzen duen aldaketa sakona Azpeitiaren etorkizunarentzat", azaldu dute H1!-etik.

Hauteskunde egoitzaren ordutegi berria ere iragarri du Hamaikabatek. Bulegoa ostiraletik aurrera irekita izango dute, 16:00etatik 21:30era, "azpeitiarrek bertan ikus ditzaten udalerrirako ditugun proposamenak eta herritarrekin partekatzeko".