Izarraitz gaztandegiak Lactium gazta txapelketa irabazi du

Uztarria.eus 2011ko mai. 11a, 12:05

Joan den zapatuan jaso zuten gaztandegiko ordezkariek Urrezko Lactium saria

Ardi esne gordinarekin egindako gaztarik onena izan da Izarraitzekoa

Azpeitiko Izarraitz gaztandegiak gazta artisauen Lactium lehiaketa irabazi berri du. Bigarren postuan, berriz, Etxabarriko Buruaga gaztandegia sailkatu da. Biak ala biak hainbatetan saritu dituzte egiten duten gaztagatik.

Joan den zapatuan, hilak 14, jaso zituzten bi gaztandegietako ordezkariak zegozkien sariak: Izarraitzekoek Urrezko Lactium saria eta Buruagakoek Zilarrezko Lactium saria. Biek ardi esne gordinarekin egindako gazten sailean eskuratu dituzte sariak.

Txapelketan Cataluniako, Galiziako, Gaztela eta Leongo, Andaluziako eta Euskal Herriko artisauek hartu dute parte.