Udal hauteskundeen jarraipen berezia egingo du Uztarria.com-ek

Uztarria.eus 2011ko mai. 10a, 16:05

uztarria.com/gaiak/hauteskundeak-2011 atalean orain arteko hauteskundeetako emaitzak, 2011ko hauteskundeetako alderdien programak, zerrendak... ikusi daitezke

Alkategaien elkarrizketa digitalak egin ahala atal horretara igoko ditugu

Datorren maiatzaren 22an izango dira udal eta foru hauteskundeak. Hori dela-eta, Uztarria.com-en jarraipen berezia egingo diegu bozei, eta dagoeneko Azpeitiko udal bozen atal berezia prestatu dugu: uztarria.com/gaiak/hauteskundeak-2011

Webguneko tarte horretan, EAJ, Bildu, Aralar, PSE-EE, PP eta Hamaikabaten programak (laster jarriko ditugu), zerrendak, argazkiak... ikusteko aukera egongo da.

Orrialde bereziko edukiak honakoak dira:

Informazio orokorra

Emaitzak.

  • 1979tik Azpeitian izan diren udal hauteskundeetako emaitzak: boto eta zinegotzi kopuruak.
  • 1977tik izan diren hauteskunde eta erreferendum guztietako Azpeitiko emaitzak.

Eztabaida. Udal hauteskundeetarako pronostikoa egiteko aukera dago bertan.

Albistegia

Udal hauteskundeen inguruan Uztarria.com-en idatzitako albiste guztiak jasoko ditugu bertan: hauteskundeez orokorrean, hautagaiez, alderdiez...

Alderdien atala

Elkarrizketa digitalak. EAJ, Bildu, Aralar, Hamaikabat, PSE-EE eta PPko alkategaiei eskaini diegu elkarrizketa on-line egin eta irakurleen galderak erantzuteko aukera. Aitor Aranguren Hamaikabateko hautagaia izango da erantzuten aurrena, ostiral honetan, hilak 13, 10:00etan hasita. PSE-EEko hautagai Iñaki Uribek asteartean erantzungo ditu irakurleen galderak, 09:00etatik 10:00etara bitartean. Juankarlos Arellano Aralarreko alkategaia asteazkenean, hilak 18, izango da gurean, 16:30etatik aurrera. Ostegunean Eneko Etxeberria Bilduko hautagaiak egingo du elkarrizketa digitala, 10:00etan hasita. Azkenik, ostiralean, hilak 20, EAJko alkategai Jesus Larrañagak erantzungo ditu galderak.

Egindako elkarrizketa on-line denak egongo dira ikusgai azpiatal honetan, egiten dituzten heinean.

Aldizkariko elkarrizketak. EAJ, Bildu, Aralar, Hamaikabat, PSE-EE eta PPko alkategaiei egindakoak.

Hautagaiak. EAJ, Bildu, Aralar, Hamaikabat, PSE-EE eta PPko hautagaien argazkiak, zerrendak eta datuak.

Programak osorik. Bakoitzaren programa osoak eduki ahala, horiek ere sartuko ditugu.

Alderdiak webak. Alderdi bakoitzaren webgunera lotura jarri dugu, irakurleak haiei buruz gauza zehatzagoak-eta begiratu ditzan.

Aldizkaria

Uztarria herri aldizkariak maiatzeko alean orri gehiago sartu ditu, udal hauteskundeen jarraipen berezia egin diolako. Asteburu honetan banatuko da etxeetara eta, banatutakoan, bertako eduki batzuk webguneko atal honetan sartuko ditugu. Bestela, aldizkari osoa PDF formatuan irakurtzeko aukera ere izango da.