"Talde gaztea, ongi prestatua eta esperientzia handikoa" aurkeztu du Hamaikabatek

Uztarria.eus 2011ko mai. 9a, 20:05
Hamaikabaten hautagaitzaren taldeko argazkia.

Tartean sei independente dituen zerrenda prestatu du H1!-ek udal hauteskundeetarako

"Udalerriko politika beste aukera batekin osatu eta berritzen dugu, indarra, ilusioa eta ideia berriak mahai gainean ipiniz", diote

Azpeitiko Hamaikabatek maiatzaren 22ko udal hauteskundeetarako prestatu duen hautagaien zerrenda aurkeztu du. Aitor Aranguren alkategaia buru dutela, "talde gaztea, ongi prestatua eta esperientzia handikoa" aurkeztu duela nabarmendu dute alderdiko kideek. "Azpeitia ondo ezagutzen dugu eta Azpeitiak ondo ezagutzen gaitu, badaki gai garela. Azpeitiarentzat lan egin nahi dugu", esan dute aurkezpenean.

Tartean sei independente dituen zerrenda prestatu du H1!-ek udal hauteskundeetarako. Horien inplikazioa, "freskotasuna eta konpromisoa" nabarmendu nahi izan dute: "Hamaikabatek eta Aitor Arangurenek pertsonalki, publikoki eskertu eta balorean ipini nahi du pertsona hauen Azpeitiarekiko konpromisoa".

"Udalerriko politika beste aukera batekin osatu eta berritzen dugu, indarra, ilusioa eta ideia berriak mahai gainean ipiniz", diote, "alderdi handien loturak" ez dituztela azpimarratuta.

Hauek dira H1!-en Azpeitiko Udalerako zerrendan dauden azpeitiarrak:

  • Aitor Aranguren Iriarte
  • Fernando Bastida Yarza (independentea)
  • Iñaki Sagarzazu Izeta
  • Elixabete Lasa Arocena (independentea)
  • Nekane Larrañaga Aizpuru
  • Jabier Beobide Irureta
  • Jose Agustin Agirre Aranburu (independentea)
  • Xabier Goenaga Aseginolaza
  • Nekane Jimenez Larrañaga (independentea)
  • Carmen Fernandez Basago (independentea)
  • Jose María Eizagirre Aranaga (independentea)
  • Iñaki Olaizola Carrera
  • Luxiano Lazkano Uranga
  • Iñaki Eizmendi Lazkano

Alderdi guztien zerrendak hemen ikus daitezke.