XII. Azpeitiko Rallysprinta Joxe Labakak eta Aitor Otaegik irabazi dute

Uztarria.eus 2011ko mai. 9a, 13:05
Euritan hasi zuten lasterketa, baina eguraldian hobera egin zuen. (Isidro Arrieta)

Azpeitiar bikoteak 12 segundoko aldea atera zion Rafa Ateka eta Igor Zatikak osatutako bikoteari lehenengo bi txandetan

Izena emanda zeuden 95 gidarietatik 86 hartu zuten parte

Lasterketako sailkapena kontsultatzeko egin klik hemen

Zapatuan, hilak 7, jokatu zen Lagun Artea eskuderiak antolatutako XII. Azpeitiko Rallysprinta eta Joxe Labaka eta Aitor Otaegi (Mitsubishi EVO V)izan ziren garaileak.

Azpeitiar bikoteak 12 segundoko aldea atera zion Rafa Ateka eta Igor Zatikak (Renault Megane Coupe) osatutako bikoteari lehenengo bi txandatan. Hirugarren postua, berriz, Iker Gayoso eta Xabat Urresti (Mitsubishi EVO IX) lortu zuten.

Klasekako sailkapena, berriz, horrela gelditu zen: seigarren klasean irabazlea Josetxo Zapiain; bosgarrengoan Joxe Labaka; laugarrengoan Rafael Ateka; hirugarrengoan Ander Arana; bigarrengoan Aitor Arrieta eta lehenengoan Iban Etxaniz. Probako junior onena, berriz, Ander Barainka izan zen.

Orain Euskal Rallysprint Txapelketako lehen postuan daude Labaka eta Otaegi. Hurrengo hitzordua ekainaren 2an izango dute, San Migeleko Rallysprintean.

Lasterketa euritan hasi zen eta lurra bustita zegoen, baina laster egin zuen eguraldiak hobera. 95 auto gidari zeuden izena emanda, baina azken orduko arazoak-eta tarteko, 86k hartu zuten parte.