Bigarren bidai txartela, 2799 zenbakiarentzat

Uztarria.eus 2011ko mai. 9a, 12:05

Zenbaki horren jabeak 250 euroko balioa duen bidai txartel bat irabazi du

Ostiralero, trago1 ta biajie ekimenaren baitan hamabi ostiraletan egingo dituzte zozketak tabernariek

Azpeitiko Tabernarien Elkarteak antolatutako Ostiralero, trago1 ta biajie zozketak badu zenbaki sariduna. Joan den ostiralean, maiatzak 6, Zuhatz tabernan egin zen zozketan 2799 zenbakia atera zen. Zenbaki horren jabeak 250 euroko balioa duen bidai txartela irabazi du, nahi duen lekura joateko aldatu dezake Eroski Bidaiak-en. Astebeteko epea du horretarako. Gero, ordezko zenbakiarentzat izango da saria: 2824arentzat.

Ostiralero, trago1 ta biajie ekimenaren barruan hamabi ostiraletan egingo dituzte zozketak tabernariek. Datorren ostiralean, maiatzak 13, Bost tabernan egingo dute zozketa, gaueko 01:00ean.