2011rako aurrekontuak aho batez onartu ditu Udalak

Uztarria.eus 2011ko mai. 6a, 21:05

Udalaren aurrekontu propioa 19.788.664,16 eurokoa izango da, 2010ean baino zertxo bat gutxiago

"Krisiaren ondorioak geuk asumitu ditugu, ondorengoei pasatu gabe", nabarmendu zuen Julian Eizmendi alkateak

Azpeitiko Udalak atzo, osteguna, maiatzeko ohiko udalbatzarrean, onartu zituen 2011rako aurrekontuak. 2010ean bezala, aho batez onartu dituzte aurten ere aurrekontuak Udalean ordezkaritza duten talde guztiek.

Aurrekontu orokorra -Udalarena, Kirol eta Euskara patronatuena eta Azpeitia Lantzenena batuta- 23.997.559,75 eurokoa izango da. Udalaren aurrekontu propioa 19.788.664,16 eurokoa izango da, 2010ean baino zertxo bat gutxiago; Euskara Patronatuak 654.200,13 euroko aurrekontua izango du, 1.074.342,13koa Kirol Patronatuak, eta 3.463.086,48 eurokoa Azpeitia Lantzen, SArena. "Iazkoarekin alderatuta, eta Azpeitia Lantzen kanpoan utzita, aurrekontu orokorrak %0,98ko jaitsiera du bakarrik. Beraz, esan genezake konpurua mantendu egiten dela", esan zuen Julian Eizmendi alkateak.

Krisia eta ondorengoak kontuan

Bai Eizmendik, bai IƱaki Errazkin hautagai independentistak nabarmendu zutenez, gastuak mantendu eta iazko proiektuak burutzeko helburuarekin gauzatutako aurrekontua da 2011koa.

Amaitzear dagoen agintaldiak krisi ekonomikoarekin bat egin duela gogora ekarri zuen Eizmendik. Hala ere, "nolabait politika antiziklikoa egiteko moduan" izan direla nabarmendu zuen. Diru-sarrera arruntak gutxitu arren, diru laguntzekin-eta -Espainiako Gobernuarenak, Jaurlaritzarenak eta Diputazioarenak, batik bat- gastuak eta inbertsioak "mantendu edo zertxo bat igotzeko" modua izan du azken lau urteetan Udalak, krisiari aurre eginez.

"Ondorengoei", maiatzaren 22ko udal hauteskundeen ondoren osatuko den korporazio berriari, alegia, zer egoera utziko dieten ere nabarmendu nahi izan zuen Eizmendik. "Krisiaren ondorioak geuk asumitu ditugu, ondorengoei pasatu gabe", esan zuen alkateak, Diputazioari 2011, 2012 eta 2013 urteetan itzuli beharreko dirua aurreratuta eta, gainera, aurreko aurrekontua likidatu ondoren soberakin bezala gelditu diren ia hiru milioi euro erabiltzeko moduan utzi dituztela nabarmentzeko.

2011ko udal aurrekontua

AURREKONTU OROKORRA ETA ENTITATE BAKOITZARENA
Aurrekontu orokorra23.997.559,75
Udala (aurrekontu propioa)19.788.664,16
Euskara Patronatua654.200,13
Kirol Patronatua1.074.342,13
Azpeitia Lantzen, SA3.463.086,48



UDALEKO SAILEN AURREKONTUA
Ogasuna eta kontuak1.532.374,41
Hirigintza eta Ingurumena3.790.900
Hezkuntza eta Gazteria727.104,79
Kultura eta Euskara909.670,13
Kirolak809.033,02
Gizartekintza960.920
Langileria eta Antolakuntza5.624.415,84
Festak581.360
Zerbitzu orokorrak eta Baserriak4.306.485,66
Alkatetza306.000
Industria, Merkataritza eta Turismoa132.900,31
Parekidetasuna107.500
GUZTIRA19.788.664,16



AURREKONTUEN ALDERAKETA

201020112010eko hasierakoarekin
konparaketa
Udala (aurrekontu propioa)19.997.826,6119.788.664,16%-1,5
Euskara Patronatua646.746,49654.200,13%1,15
Kirol Patronatua990.921,421.074.342,13%-0,98
Orokorra
(Azpeitia Lantzen kenduta)
20.764.626,6120.561.473,27%-0,98
Orokorra27.330.682,6123.997.559,75%-12,20




Aurreikusitako inbertsio nagusiak:

  • Done Jakue kaleko urbanizazio lanak egiten jarraitzeko: 300.000 euro
  • Bideak: 120.000 euro.
  • Beste hiritartze lan batzuk: 245.000 euro.
  • Udal-eraikuntzetan egin beharreko lanak: 175.000 euro.
  • Soreasu: 900.000 euro.
  • Sanagustin: 175.000 euro.
  • Nuarbeko frontoia: 405.000 euro.
  • Igerilekua: 440.000 euro.
  • Baserri bideak: 200.000 euro.

Aurreikusitako kapital diru-laguntzak

  • Ur Kontsortzioko azpiegiturentzat: 299.500 euro (Ur Kontsortzioak ezarritako kopurua, BEZ-a barne).