Lau azpeitiarrek hartuko dute parte Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan

Uztarria.eus 2011ko mai. 5a, 13:05

Jokin Uranga, Beñat Lizaso, Josu Oiarzabal Xenpelar eta Urko Egaña izango dira txapelketan

Aste honetan hasiko dira kanporaketak, Orion

Lau urte pasatu dira azkenengotik eta datorren igandean, hilak 7, hasiko da G.puntua, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Orion hasi eta Donostiako Ilunben bukatuko da txapelketa, abenduaren 18an. Denbora bitarte horretan, bi fasetan 26 kanporaketa jokatuko dira, Gipuzkoako herri desberdinetan.

.76 bertsolarik hartuko dute parte txapelketan eta horietatik 60 hasiko dira lehenengo fasean. Gainontzeko 16ak irailetik aurrera hasiko dira lehian: final zortzirenetan eta final laurdenetan.

Azpeitiarrak ere izango dira txapelketan: Jokin Uranga, Beñat Lizaso, Josu Oiarzabal Xenpelar eta Urko Egaña. Erniarraitz Bertsozale Elkarteko beste hiru kide ere oholtzan izango dira: Eneritz Arzallus eta Nekane Zinkunegi errezildarrak eta Joseba Andoni Agirre azkoitiarra.

Hona Erniarraitzeko kideen txapelketako egutegia:

Maiatzak 8, igandea, Orioko Herri Ikastolako Aretoan, 17:30ean hasita:

Ibai Esoain, Mikel Olaizola, Nekane Zinkunegi, Joseba Barandiaran, Mikel Artola eta Gorka Azkarate.

Maiatzak 14, larunbata, Mutrikuko Zabiel Kultur Etxean, 11.30ean hasita:

Oihana Iguaran, Jokin Uranga, Egoitz Eizagirre, Mikel Arrillaga, Joseba Andoni Agirre eta Gorka Maiz

Maiatzak 15, igandea, Soraluzeko Herri Antzokian, 11.30ean hasita:

Asier Sasieta, Amaia Iturriotz, Agin Rezola, Jokin Labayen, **Urko Egaña** eta Iker Osa

Maiatzak 15, igandea, Soraluzeko Herri Antzokian, 17.30ean hasita:

Iñigo Gorostarzu, Josu Oiartzabal Xenpelar, **Beñat Lizaso**, Felix Zubia, Xabi Astigarraga eta Odei Lopez

Maiatzak 15, igandea, Lezoko Gezala Aretoan, 11:30ean hasita:

Eñaut Uriarte, Eneritz Arzallus, Manu Goiogana, Ander Lizarralde, Adur Gorostidi eta Julen Agirre.

Maiatzak 28, larunbata, Amezketako Kultur Etxean, 17.30ean hasita:

Andoni Otamendi, Andoni Goitia, Iñigo Izagirre, Alaia Martin, Eñaut Uriarte eta Eneritz Arzallus.

Maiatzak 28, larunbata, Usurbilgo Sutegi Aretoan, 11.30ean hasita:

Beñat Alberdi, Unai Gaztelumendi, Zigor Iriondo, Iñigo Gorostarzu, Josu Oiartzabal Xenpelar eta **Beñat Lizaso**

Maiatzak 28, larunbata, Usurbilgo Sutegi Aretoan, 17.30ean hasita:

Oihana Iguaran, Jokin Uranga, Egoitz Eizagirre, Asier Sasieta, Amaia Iturriotz eta Agin Rezola

Maiatzak 29, igandea, Gabiriko Saloian, 11:30ean hasita:

Nekane Zinkunegi, Joseba Barandiaran, Manex Mujika, Ainhoa Mujika, Aitor Urbieta eta Haritz Casabal

Maiatzak 29, igandea, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean, 17:30ean hasita:

Mikel Arrillaga, Joseba Andoni Agirre, Gorka Maiz, Jokin Labayen, **Urko Egaña** eta Iker Osa

Informazio gehiago behar izanez gero egin klik hemen