Bertanek 'Prezio zehatza' ekimena jarri du abian

Uztarria.eus 2011ko mai. 5a, 12:05

Elkarteko dendetan erosketak eginda, lehiaketan parte hartu ahal izango da maiatzean

Bestalde, bi ikastaro antolatu ditu Bertanek merkatarientzat: Q merkalitatea eta Eskaparatismoa

Azpeitiko Bertan Merkatari Elkarteak Prezio zehatza lehiaketa jarri du abian maiatzerako. Elkartea osatzen duten dendetan erosketak eginez gero, lehiaketan parte hartzeko aukera izango da. Caja Ruraleko erakusleihoan dagoen otarraren balio zehatza ematea da lehiaketaren funtsa.

Bestalde, Bertan Merkatari Elkarteak merkatarientzako bi ikastaro antolatu ditu eta maiatzean izango dira horiek ere. Bata, hasita dago dagoeneko: Q Merkalitatea. Ikastaroa astelehenetik ostiralera bitartean eskaintzen dute KZ gunean, eta maiatzaren 6an, ostirala, bukatuko da. Bigarren ikastaroa maiatzaren 16an hasiko da eta 26ra arte iraungo du. 'Eskaparatismoa'-ren inguruko ikastaroa izango da eta perretxikoan (oktogonoa) izango da, astelehenetik ostegunera, 14:00etatik 16:30era bitartean.