Zabaldu dute udaleku irekietan begirale aritzeko izen-emate epea

Uztarria.eus 2011ko mai. 4a, 14:05

Jauzika Heziketa Elkarteak egin du deialdiak eta haur, nerabe eta gazteen heziketan adituak direnei zuzenduta dago

Curriculumak maiatzaren 20rako bidali behar dira

Jauzika Heziketa Elkarteak, uda partean Azpeitian egingo diren udaleku irekietarako begiraleak behar ditu. Hori dela-eta, haur, nerabe eta gazteekin lan egiteko aisialdiko begirale eta heziketan behar berezietan adituak direnentzako deialdia egin dute. Curriculumak maiatzaren 20a baino lehen bidali beharko dira gib@azpeitia.net helbidera.

Informazio gehiago nahi izanez gero, berriz, ondorengo telefonora deitu daiteke: 943 15 71 60.