Etzi egingo dute maiatzeko Udalbatza Osoaren bilkura

Uztarria.eus 2011ko mai. 3a, 13:05

Udaletxeko Areto Nagusian izango da, 20:00etan hasita

Obra, eraikuntza eta instalazioen zergaren salbuespen edo hobariak landuko dituzte beste gai batzuek artean

Azpeitiko Udalak etzi, osteguna hilak 5, egingo du maiatzeko Udalbatza Osoaren bilkura. Udaletxeko Areto Nagusian izango da, 20:00etan hasita.

Hauek dira etzi plenoan landuko dituzten gaiak:

  1. 2011ko apirilaren 7an egindako bilkuraren akta onartzea.
  2. Ezintasunen bat duten pertsonentzako aparkaleku txartela arautzeko udal-ordenantzari hasierako onarpena ematea.
  3. Ostalaritza eta Aisialdi jarduerak dituzten establezimenduak jartzea arautzen duen Udal-agintarauaren aldaketari behin betiko onarpena ematea.
  4. Azpeitiko San Agustin Kultur Gunea kultur jardueretarako etxearen kudeaketa eta ustiapenerako kontratazio espedientearen ebazpena.
  5. 2011. ekitaldirako aurrekontua onartzea.
  6. 2011. aurrekontuan Bigarren Kreditu Aldaketa onartzea.
  7. 2010eko aurrekontuaren likidazioa onartzearen berri ematea (Udala, Azpeitiko Euskara Patronatua, Azpeitiko Kirol Patronatua)
  8. 2011. aurrekontuan Lehenengo Kreditu Aldaketaren berri ematea.
  9. Obra, eraikuntza eta instalazioen zergaren salbuespen edo hobariak:
    • Irisgarritasuna bermatzeko lanak:
      • Salbe auzoa, 7ko eraikuntzan igogailua aldatzea
      • Barrenetxe auzoa, 5eko eraikuntzan plataforma-jasogailua ipintzea
      • Arana kalea, 7ko eraikuntzan igogailua jartzea
      • Foru Paseabidea, 4ko eraikuntzan igogailua aldatzea
      • Salbe Auzoa, 14ko eraikuntzan igogailua aldatzea
      • IƱaki Azpiazu kalea, 8ko eraikuntzan igogailua aldatzea
      • Etxe Alai auzoa, 3ko eraikuntzan igogailua jartzea
      • Aranagoikoa kalea, 7ko eraikuntzan igogailua aldatzea
      • Salbe auzoa, 5-1 C)ko etxebizitzako komuna egokitzea elbarritasuna duen pertsona batentzat
      • Arana kalea, 4-2 ezkerreko etxebizitzako komuna egokitzea elbarritasuna duen pertsona batentzat
      • Enparan kalea, 32 3.Cko etxebizitza komuna egokitzea elbarritasuna duen pertsona batentzat 0-0
    • Nekazaritzako lanak
      • URESANDI baserrian biomasa gordetzeko biltegia eraikitzeko egitasmoan obra baimena
    • Arrazoi sozialak:
      • Azpeitia Lantzen S.K eskatuta Enparan kalea 49-51-53 eraikuntzan tramitatu den jarduera eta obra baimenak
      • SAN MARTIN EGOITZA FUNDAZIOAK eskatuta egoitzaren laugarren solairua eraberritzeko lan baimena
  10. Euskalerria 31-33ko udal-etxebizitza tasatuen behin behineko kalifikazioa.
  11. Azpeitiko eta Ingurumen Etxea museoaren arteko hitzarmena onartzea.
  12. EKOBIDRIO hitzarmena bertan behera uztea
  13. Alkatetzak 2011ko urtarrilean eta otsailean emandako ebazpenen berri ematea.
  14. Galdera eta erreguak.