Tabernarien Elkartearen lehen zozketaren zenbaki sariduna, 598a

Uztarria.eus 2011ko mai. 2a, 18:05

Zenbaki horren jabeak 250 euroko balioa duen bidai txartel bat irabazi du eta nahi duen lekura joateko aldatu dezake Eroski Bidaiak-en

Ostiralero, trago1 ta biajie ekimenaren barruan hamabi ostiraletan egingo dituzte zozketak tabernariek

Azpeitiko Tabernarien Elkarteak antolatutako Ostiralero, trago1 ta biajie zozketak badu lehen zenbaki sariduna. Joan den ostiralean, apirilak 29, Intz tabernan egin zen zozketan 598 zenbakia atera zen suerteko. Zenbaki horren jabeak 250 euroko balioa duen bidai txartel bat irabazi du eta nahi duen lekura joateko aldatu dezake Eroski Bidaiak-en. Astebeteko epea du horretarako; gero, ordezko zenbakiarentzat izango da saria. 803 zenbakia da ordezkoa.

Ostiralero, trago1 ta biajie ekimenaren barruan hamabi ostiraletan egingo dituzte zozketak tabernariek. Datorren ostiralean, maiatzak 6, Zuhatz tabernan egingo dute zozketa, gaueko 01:00ean