Tasatutako eta alokairuko 32 etxe zozkatuko dituzte maiatzaren 5ean

Uztarria.eus 2011ko api. 29a, 11:04

Betharrametako aretoan izango da, 18:00etan hasita

Onartuen behin betiko zerrendak ikusteko egin klik hemen , hemen eta hemen

Datorren maiatzaren 5ean, osteguna, tasatutako eta alokairuko 32 etxe zozkatuko dira: Ibaieder kaleko Babes Ofizialeko alokairuzko 18 eta Julian Elorza etorbideko etxe tasatu bat, Enparan Kaleko lau, Eliz kaleko bi eta Euskal Herria kaleko hamabi.

Zozketa Betharrametako aretoan egingo da 18:00etan hasita. Hona, Azpeitia Lantzenek kaleratu dituen behin betiko zerrendak:

Etxebizitza tasatuen behin betiko zerrenda ikusteko egin klik hemen .

Alokairuko etxebizitzen behin betiko zerrenda ikusteko egin klik hemen .

Alokairuko etxebizitzetako ezinduen zerrenda ikusteko egin klik hemen .